Sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira, epe honetan umeak bere harreman sozialak finkatzen hasten direlako, baina, ume autisten kasuan haien familiak yada konturatzen hasi dira umeak bereziak direla .
http://zientzia.net/artikuluak/autismoa/ |
Komunikazioaren arloan, arazoak edukitzen dituzte, batzuk grabeak dira eta beste batzuk ez. Batzuetan gerta liteke komunikazio gaitasuna guztiz ez garatzea, beste batzuetan ordea, umeak bi urterekin hitz egiten hastea eta bertan geratzea bere gaitasuna, hau da, gaitasun hori ez dute gehiago garatzen. Nahiz eta komunikazio gaitasuna garatu, askotan ez da ume normal batean bezala garatzen.
Autismoa duten umeen artean oso komuna da, pertsona helduek esaten duten hitzak edota esaldiak errepikatzea. Baita objektuak arakatzea etengabe ere. Gainera, haien ingurunea beti berdin egotea gustatzen zaie, izan ere, aldaketa txikiena larritasun eta estutasun egoera sorrarazten die.
Horrela, oraindik sorburua zein den ez dakitenez, ez dago tratamendurik autismoa desagertzeko edo hobetzeko haien bizi kalitatea. Hala ere, ikusi da heziketa berezia jasotzen duten ume autistek asko hobetzen dutela denborarekin.
Bibliografia: Elhuyar Fundazioa (2011), Autismoa. Web horrialde honetatik berreskuratua:
http://zientzia.net/artikuluak/autismoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina