Ongi etorri autismoari buruzko blogera

Astekaria

Hau izango da espazioa klasean egiten duguna laburbiltzeko eta hausnarketa egiteko.

2014ko urriaren 29an

Gaur, IKT-ko lehenengo klasea eduki dugu. Klase honetan hainbat gauza berri ikusi ditut, haien artean, 2.0 terminoa. Orain arte kontzeptu hau leku askotan ikus izan dut, baina, benetan esan nahi zuena ez nekien. 2.0 kontzeptua, teknologian erabiltzen da programetan aldaketa handi bat egoten denean hori adierazteko. Gaur egun, teknologian erabiltzeaz gain, eremu askotara hedatu da, adibidez, orain eskola 2.0az hitz egiten da edota politika 2.0az. Aurreko guztietan aldaketa handiak adierazten dituzte izemburu horiek jartzean. Gainera, ikasle fitxa egiterakoan ez dugu erabili betiko word-a, hau da, open office erabili dugu askorentzat ni barne, berria dena.

Klasearen bigarren partean, googleko hainbat konplementu ikusi ditugu, esate baterako, gmail eta google drive aztertu ditugu. Hauek gure ikasle eguneroko bizitza erraz ditzkete eta gauzak antolatuagoak edukitzera laguntzen gaituzte. Adibidez, etiketak gauzak multzotan sartzen laguntzen digu. Gainera, blog bat eraiki dugu bakoitza berea, gai inteesgarriez hitz egiteko aukera ematen gaituena. Nire bloga, umeen garapenari buruz hitz egingo du.

Aurreko guztia esanda, beti erabiltzen ditugunez programa berak ez gara konturatzen beste hainbat daudela, izan ere, beti word erabiltzean ez nuen ezagutzen open office, ezta zergaitik hain antzekoak izanda. bi izen desberdin zeuzkaten. Aipatzekoa da gaur aztertu ditugun gauzak nolako garrantzia duten gure eguneroko bizitzan guk enteratu gabe. Izan ere, egunero erabiltzen diutugu google, gmail edo drive aplikazioak eskaintzen dituzten zerbitzu kantitate handitik, gutxi batzuk.


2014ko azaroaren 5ean

Gaur, IKT-ko bigarren klasean, web 2.0-ri buruzko bideoen puzle moduko bat egin dugu, hau da, bideoa bera ikusi dugun pertsonak bildu gara eta hori komentatu dugu. Gero, gure artean talde txikiak egin ditugu ikasgai honen lanak egiteko. Taldean geudenean, bakoitzak bere bideoaren ekarpena egin du eta irakasleak planteatu dizkigun galderak erantzun ditugu txosten txiki batean. Web  2.0 gai ondo ulertzeko eta amaitzeko galderak talde handian komentatu ditugu. 

Bigarren partean, googleko aplikazioekin eta blogarekin sartu gara. Kasu honetan, google akademikoa ikusi dugu, bertan alertak egin ditzakegula bilatu nahi ditugun gaiei buruzko informaziola errazago aurkitu dezagun. Google akademiko honen barruan etiketak ere jartzen eta erabiltzen ikusi dugu. Googleren barruan eemre alertak daude eta haeuk gmailera nola bideratu erakutsi digu.  Gainera, bloglaren hainbat errekurtso ikusi ditugu, esate baterako, nola jarri estekak, bideoak edota irudiak mezu berri baten barruan. Blogean ere nola jarri gure kideen blogen estekak ikusi dugu, baitra etiketei erabilpen gehiago aurkitu diegu. Izan ere, etiketei esker informazioa askoz antolatua dago. 

Aurreko guztia esanda, interneten munduan pixkanaka murgiltzen ari gara. Egunero zerbait berria ikasten dugu, batez ere oso erabilgarria dena gure eguneroko lanak egiteko. Google bilatzailea hainbat herrameinta ditu ez ditugunak erabiltzen eta oso baliagarriak izan dezaketenak gure lanetarako, baita gure formazioa osatzeko. 

2014ko azaroaren 19an 

Gaur IKT hirugarren klaseanVimeotik bideo bat nola sartu ahal dugu gure blogean azaldu digute. Gure blogeko sarrera bat egin dugu horretarako, bakoitzak bere gaiari buruzko bideo bat bilatu zezakeen, beraz, ni autismoari buruzko informazioa bilatu dut. Jarraian, bideo batzuk ikustekoa asmoarekin taldeka jarri gara. Bideo hauetan web 2.0-ri buruzko errepaso moduko bat egiten zen. Bost bideo ziren eta niri bosgarrena ikustea tokatu zait, nire lankide batzuekin batera. 

Ondoren, berriro klaseko taldeetan bildu gara, puzlearen teknika egiteko asmoarekin. Horrela, taldeko kide bakoitzak beste kideei ikusi duguna kontatu diegu eta klasean orokorrean, komentatu dugu. Gogoeta  egiteko nahiarekin irakasleak eskaini dizkigun galdera batzuei erantzun diegu hausnarketa bat egiten.  

Jarraituz, irakasleak informazio gehigo eman zigun blogei eta webari buruz, honekin eta geneukan informazio guztiarekin  aurkezpen bat prestatu behar izan dugu. Gidan agertzen ziren web orrialdeak erabili ditugu gure aurkezpen hau osatzeko, baita gidan bertan agertzen ziren zenbait pauso jarraitzeko ere. Horrela, sei diapositibeko power pointa eraiki dugu driven bidez.

Amaitzeko, aurkezpena gure kideen aurrean egin dugu, tade bakoitza gaia modu batean azaldu du, baina, hainbat gauzetan berdin agertu gara. Geratzen zen denbora sites aldatzera eskaini diogu. Bertan orri berriak eraiki ditugu eta horri buruzko gauza berriak ikasi ditugu. Gaurr eman dugu gehiena, errepaso modukoa izan da oso ondo etorri zaiguna dena argi geratzeko.

2014ko azaroaren 26an

Gaur IKT laugarren klase honetan, IKT-ak hezkuntzan landu ditugu. Honen barruan eskolan nola txertatu eta haien ezaugarriak ere ikusi ditugu power point baten bidez. Jarraian, bi bideo ikusi ditugu errepaso moduan, horren ondorioz, eztabaida txiki bat izan da gai honi buruz. Etxerako bi testu irakurtzea esan digu, haien laburpena egiteaz gain, hausnarketa txiki bat sortu behar dugu. 

Ondoren, proiektuarekin hasi dugu. Lehenik eta behin, irakasleak nola izango zen azaldu digu, hau da, gida ireki du bertan dauden puntuak azaltzeko guk lanarekin hasteko asmoarekin. Horrela, driven word eta marrazki bana ireki eta lan egiten hasi gara. 

Lehenengo, egoeraren mapa bat egin dugu, bigarrenik sarrera, egoera, hipotesiak, etab. idazten jarraitu dugu. Atal bat bukatzen genuen bakoitzean taldeko sites-era igo dugu. Pixkanaka sites osatzen joaten gara, atal bakoitzean dagokiona jarriz. Hori horrela, proiektua asko aurreratu dugu. Hurrengo orduetan, proiektuari eskaini diegu, hortaz, horri dagokion ariketak egin ditugu pausoz pauso. Pixakanaka 5.4 jarduerara ailegatu gara, hurrengoa bakoitzak berea egin behar genuenez, gure kabuz lan egiten hasi gara. Gainera bideo bbat ikusi dugu gaitasun digitalari buruz oso aberasgarria izan dena gure lanerako. Bukatzeko bakoitzak bere delicious kontua zabaldu du linkak gehiago ez galtzeko.

Hau guztia esanda,  gaurko klasea oso aberasgarria izan dela usre dut. Izan ere, proiektua egiteko denbora eduki dugu eta asko aurreratu dugula ikustean lasaitu gara pixka bat. Horrela, hurrengo azteazkenean proiektuarekin jarraituko dugu abenduaren 10ean aurkezteko asmoarekin. 

2014ko abenduaren 3an

Gaur IKTko bosgarren klase honetan,  irakaslea etxerako bidalitakoa komentatu dugu, kasu honetan link baten taula egin behar genuen gero hemen, klasean, denopn aurrean aurkeztu ahal izateko. Lanean hasi bezain laster, driveko dokumentu batean elkartu ditugu taldeko kideen taula guztiak. Ondoren, banan banan aztertu ditugu interesgarriena edo osatuena bilatzeko asmoarekin. Orduan, hik hasiko hasiko artikulu bat aztertu duen ikide baten taula landu dugu guztiok, beranduago gutako batek aurkeztu behar izango zuelako. Irakasleak aukeratu du nork aterko zen, horregatik, aterea eta taula azaldu du.u. Beste taldeekin berdina gertatu da.

Aurreko guztiarekin amaitu dugunean, beriro IKTeiewen lanari ekin diogu. Horrela, egoera birfformulatu eta beste egunean amaitu ez genituen zenbait atal egin ditugu. Orain 5.8 ariketarekin hasiko gara, atsedenaldia egin ondoren. 

Klasearen erdiko saioa lanari eskaini diogu, lanaren hainbat zati egiteaz gain, prezi batean aurkezpena egiten hasi gara. Hasieran zailtasunak eduki ditugu edukiak sartzeko, baina, inbestigatu ondoren oso era erraz batean jarraitu dugu hau egiten. Lana bukatzear geneukanez, aurkezpena prestatzen hasi gara eta konturatu gabe taldea beste talde txikiago batzuetan banatu da lana aurrera azkarrago eramateko nahiarekin. Aurkezpena egiteko prezi bat zabaldu dugu. 

Lan honen bidez, talde lana bultzatu eta s sareak eskaintzen dizkigun hainbat baliabide hobbeto erabiltzen ikasi ditut. Gainera, delicious web orrialdea oso baliagarria izan da  link bat ere ez galtzeko.

2014ko abenduaren 10a 

Gaur, IKTko seigarren klase honetan, lehenengo bi orduak aurkezpenak prestatzeko erabili ditugu. Haiei  buruzko hainbat galdera eta zalantza genituenez irakasleak horiek argitu ditu gure aurkezpenak eta lanak ondo ateratzeko. Atseden txiki bat egin ondoren, aurkezpenak egin ditugu. Talde bakoitzak bere lana eskaini du, batzuk preziren bidez eta beste batzuk programa berriak eginez, esate baterako, powtoon edo ghostºonlineko programak erabiliz.

Gure aurkezpenaren gaia, gabonak izan dira, bertan gure proiektua eta haren ezaugarriak aipatu ditugu, hau da, bloga, jarduerak, ebaluatzeko modua, etab. aipatu dituggu. Gure ikaskideak ere berdin egin dute, baina, aipatzekoa da powwtoon erabili duen taldeak aurkezpen polita egin duela, originala.

Aurkezpenak amaitu bezain laster, irakasleak jateko ordua zela esan digu eta gero blogeko zalantzak argituko zituela aipatu du, baina, askok bloga aurrertua geneukanez, etxera joan gara, komunikazio azterketa prestatzen jjarraitzeko. Hala ere, joan aurretik zenbait duuda argitu ditugu lana ondo amaitzeko.

Laburbilduz, ikasgai honetan hainbat programa berri nola erabili ikasi dugu, baita hainbat kontzeptu argitu dizkigute, esate baterako, web 2.0 edo gaitasun digitala zer ziren ikusi eta ulertu izan dugu. Gainera, blog bat egiteko aukera izan dugu, baita bertan ikasgaian egin duguna jartzeko ere astekari honen bitartez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina