Aurreko estrategiak sortzeko zenbait alderdi kontuan hartu behar dira, hona hemen alderdi horien adibideak:
1- Garapen maila ezagutzea: Ikaskuntzen langintzaren inguruko erabakiak hartzeko baliagarria da, umearen premiei egokitu behar delako sortutako estrategia. Horretarako, hainbat galdera kontuan hartu behar ditugu: ikaslea zer egiteko gai den; zer ezin du egin eta; zer nolako laguntzak behar ditu horretarako.
2-Antolamendua, jarduerak eta metodologia: gelako espazioa eta jarduerak antolatzea oso garrantzitsua da autistei dagokionez. Ikasleen elkareraginak ere kontuan hartu behar dira, hau da, zein taldetan bananduko dituzte umeak, esate baterako, talde handian edo talde txikian banandu.
3- Ikastetxean parte hartzen dutenen elkarlana: ikastetxean dauden profesionalen arteko elkarlana ezinbestekoa da. Profesional guzti horiek ahalmen guztiak erabiltzen dituzte ikassleen oinarrizko gaitasunak garatuko dituzten baldinzak sortu eta indartzeko. Komunikazio arazoakdituzten umeak, konkretuki autismoa duten umeak daudenean profesional hauek umea inguruarekin komunikatzen dutenak dira eta gizartearekin erlazionatzen saiatzen dira hainbat jarduera haiei egokitutak daudenak sortuz.
Hau guztia laburpen bat bakarrik da, beraz, dokumentu osoa irakurri nahi dutenentzat HEMEN klikatu dezakete eta beste lehio batean agertuko zaie informazio osoa.
https://encrypted-tbn1.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcSAgrEZpf90OJJmBBuKc_zetlbJz6c80FJf_-PLBsH3FnGLVyM5Vg |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina