Ongi etorri autismoari buruzko blogera

2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Autismoari buruzko pelikulak

Gai honi buruz ere hainbat pelikula egin dira, adibidez, Miracle Run (Un viaje inesperado, (2004), Temple Grandin (2011), Maria y yo (2010), After Thomas (2006), etab. Haien artean bat aukeratu dut, Miracle Run (2006).

Hemen pelikula hori buruzko hasiera aurkezten dizuet. Nire ustez, oso ondo eginda egoteaz gain, ospetsuenetarikoa da. 

Bertan ama baten borroka aurkezten zaigu. Ama honen bi semeak autistak dira.Garai hartan sindrome hau berria zenez, amak bera bakarrik, laguntza handirik gabe eta informazio eskasarekin aurrera atera behar ditu bi semeak.Pelikula honetan umeak jaiotzen direnetik nerabeak diren arte irauten du, horrela, haien bizitzaren etapen zehar nola garatzen joaten diren ikus daiteke. Zein zailtasun agertzen diren ere erakusten digu. Gainera, egiaztatzen du, umeekin pazientziaz kontzeptuak lantzen badira beste hainbat ume normalak bezala izan daitezkeela.


 https://www.youtube.com/watch?v=PKKMc7aSGAU

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Ez erabili autista deskalifikatzeko

Gaur egun, autismoa oraindik pertsonak deskalifikatzeko erabiltzen da, hau da, hitzari zentzu negatiboa ematen zaio. Hau, mitoei eta infomazio okerrari lotzen delako gertatzen da, adibidez hurrengo informazioarekin hitza lotzen da:

    -   Autismoa duten pertsonek ezin dira besteekin harremanetan jarri edo komunikatu.
    -   Autismoa duten pertsonek bere munduan bizi dira.
    -   Autismoa sufritzen dute pertsonek ez dira ezer sentitzeko gai.

http://www.balovega.es/2011/09/campana-contra-los-mitos-del-autismo.html

Aurreko guztia faltsua da, baina, pertsona gehienek ez dute honi  buruzko informazio nahikoa, hortaz, ez da ezer arraroa kazetariek edo politikariek beste hainbaten artean egiten duten autismo hitzaren erabilera okerra eta gehiegizkoa egitea haien lanetan. Horrela horiek irakurtzen dutenek, esate baterako, ez duen bere lana betetzen, sentimenduak ez duen pertsona batekin edota arazoei ebazpen bat eman ezin duen pertsona batekin lotzen dute.

Aurreko kasu guztietan ez dago intentzio txarrik, bakarrik hiztegiaren erabilers txarra, beraz, zabaltzean erabilera txar  horren zabalkunde okerra. Bukatzeko aipatu behar da 2011n egin zen kanpaina erabilera hau ekiditzea helburuarekin. Nahiz eta printzipioz gendea kontzientziatu maila batean oraindik bide luzea geratzen da autismoa gure artean normala izateko.

Bibliografia: http://elsonidodelahierbaelcrecer.blogspot.com.es/2011/09/autismo-sin-mitos-ni-usos-peyorativos.html

Vimeo-tik autismoari buruzko bideoak sartzen

Hemen beste bideo bat sartuko dugu.

MTV Autismo - Documentário from Garapa on Vimeo.

2014(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

Zer da autismoa?

Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena.

Sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira, epe honetan umeak bere harreman sozialak finkatzen hasten direlako, baina, ume autisten kasuan haien familiak yada konturatzen hasi dira umeak bereziak direla .

http://zientzia.net/artikuluak/autismoa/
Ume hauek oso onak izaten dira normalean, izan ere, ez dute negar egiten, ez dira urduri jartze, sehaskan denbora luzez egon daitezke haiek bakarrik, etab. Gainera, haien familien maitasun keinuei haiek egiten ari dutenari kontzentraziorik gabe begiratzen agertzen dira

Komunikazioaren arloan, arazoak edukitzen dituzte, batzuk grabeak dira eta beste batzuk ez. Batzuetan gerta liteke komunikazio gaitasuna guztiz ez garatzea, beste batzuetan ordea, umeak bi urterekin hitz egiten hastea eta bertan geratzea bere gaitasuna, hau da, gaitasun hori  ez dute gehiago garatzen. Nahiz eta komunikazio gaitasuna garatu, askotan ez da ume normal batean bezala garatzen.

Autismoa duten umeen artean oso komuna da, pertsona helduek esaten duten hitzak edota esaldiak errepikatzea. Baita objektuak arakatzea etengabe ere. Gainera, haien ingurunea beti berdin egotea gustatzen zaie, izan ere, aldaketa txikiena larritasun eta estutasun egoera sorrarazten die.


Gaur egun, ikerketa askoren ondorioz,  adituek oraindik ez dakite autisma nondik datorren edo nola sortzen den. Hasieran, haurrarenganako  maitasun falta zela uste zuten, baina, denborarekin hori horrela ez zela konturatu eta genetika aldekoa izan daitekeela konturatu dira.

Horrela, oraindik sorburua zein den ez dakitenez, ez dago tratamendurik autismoa desagertzeko edo hobetzeko haien bizi kalitatea. Hala ere, ikusi da heziketa berezia jasotzen duten ume autistek asko hobetzen dutela denborarekin.

Bibliografia:  Elhuyar Fundazioa (2011), Autismoa. Web horrialde honetatik berreskuratua:
 http://zientzia.net/artikuluak/autismoa

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Esteka sartzen

Blogak haur hezkuntzan aplikazio asko dauka.
Hemen, helbide honetan adibide bat ikus dezakegu


Hirugarren sarrera

Orain irudi finko bat sartuko dugu.
http://www.retromemories.net/top-10-de-las-mejores-chuches-de-la-historia-2a-parte/

Klaseko ordenagailutik bideoak igotzen

Nire hirugarren mezu honetan klaseko ordenagailutik igotako bideo bat jarriko dut!



Bideo honetan naturan aurki ditzakegun hainbat animali agertzen dira.

Bideoak youtubetik sartzen

 Sarrera honetan youtubetik bideo bat sartuko dugu. Oso erraza da eta ikusgarria ere bai. Ikusi hemen:


Ikusi zein polita